|
|
||
|
|
Basque Verses In the first issue of the Newsletter we invited our readers to send us any item of interest for possible inclusion in future issues. Recently Mr. J.C. Arrosagaray of Pomona, California responded by composing ten original verses which are generous in their praise of the Basque Studies Program. We wish to thank Mr. Arrosagaray for his thoughts and enthusisam. AGUR BAT-ESKAULDUNER, 1968 (Airea: Kattalin kuttu kuttu, Kattalin arina) (1) Agur bat Eskualduner, noa erraitera Iratzar gaiten oro orai da denbora Eskualdunen ixtoria doatzi emaitera Ensega gaiten orai haren ikastera. (2) Berri noblia baitut izan Nebada’tik Lan hortan okupatzen den buruzagitik Eskualdunen ixtoria segur oraikotik Emanen daukutela ongi prestaturik. (3) Atsegin aundi batek piztu daut bihotza Ikusiz heldu dela Eskualdun amentsa Ixtoriain agertzia izain da baliosa Bere lekian ezarriz Eskualdun arraza. (4) Eskualdunak aspaldi daude Amerikan Kolonbus’ek lagunak zituen gutarikan Zertako utzi behar egia gorderikan Ixtoriak izatekotz justiziarikan. (5) Ixtoriain agertzia da gauza prudenta Egiak izkiriatu, gezurrik ez konta Eskualdunen bizitza nekosa izan baita Langile onest eta, kuraiaz puxanta. (6) Ezin ahantz ditazke Eskualdun zaharrak Bizitza gogor hartan hek egin indarrak Ardura bustirikan izerdiz bizkarrak Lan ainitz egin eta irabazi txarrak. (7) Halare bazauketen laneko bertute Bizi moduarentzat beti borondate Oraikuak hainbertze intresa baginte Eskualdun ohidurak konserba litazke. (8) Gure Aitatto-etan har dezaun etsenplu Heiek bezala beti, deborrak konplitu Gure obra guziak Jaunak kusiren tu Heien araberara jujaturen gaitu. (9) Esker emaiten diot Doctor Douglass’eri Bai eta haren lagun diren guzieri Eskualdun ixtoria jalgi zaten garbi Erakusteko zuzen ezdakiteneri. (10) Emeritzi ehun eta hiru-ogoi zortzi Eskualdun gidarier dauzuet goraintzi Hasi duzien lana dezazuen segi Eskualdunen izena bizi dadin beti. J.C. Arrosagaray, Pomona, California |
|
|
|