University of Nevada, Reno


Basque Center

PUBLICATIONS
Books
Newsletter
Issues 1-15

Issue 5
    Editor
    Highlights
    Course
    Book
    Basquos
    Poem
    Publications
    Appeal
    Idaho
    BSSSA


Issues 16-30
Issues 31-45
Issues 46-60
Issues 61-




Basque Studies Program Newsletter · Issue 5, 1971



It is with pleasure that we once again publish Basque verse written by Mr. Juan C. Arrosagaray of Pomona, California

Eskual-Herrira-Pidaia, 1970 ian.

Airea: Aurten Arnua Merke Da, Lau-Bost Sosetan Pinta Da

(1)
Mila bederatzi ehun iru-ogoi ta amarra
Pidaia luze batian aurten naiz joan baharra
Jinko jaunak emaiten badu neri beharden indarra
Duda gabe ikusiren dut nere sort-leku xaharra.

(2)
Luzaiden sortua eta gazte denboran han azi
Ogoi urte betetzian sort-herri maitea utzi
Geroztikan Kalifornian nabil arat onat beti
Nekaturik ardurenian, eta plazer arras guti.

(3)
Nahi-gabe anitzetan iragan bizi modua
Halarik ere oraino baduk kontzolamendua
Gaizkiago zonbait ikusiz; Naiago neure gradua
Gainera zeruan sartzeko dut esperantza osua.

(4)
Esperantza atxik dezagun bizi gireno mundian
Harek gaitu kontsolatzen pena guzien erdian
Baita ere oro argitzen nunnai behar ordian
Aingeru bat badago beti, zerutik gure guardian.

(5)
Otoitz egin dezakogun aingeruno fidel horri
Laguntza hark eman dezala gure behar ordueri
Xantza onez gida gaitzala, orai goatzin pidaiari
Biziko guk oroitzapena izanen baitugu hori.

(6)
Ekaina-in ogoi-ta-bortza, partitzeka tenoria
Los Angeles-en hartuko du franses airezko xoria
Hau izanen de enetako esperientzia berria
Airekotan sartzen naizela orantxe lehen aldia.

(7)
Orai arte dakiguna gure pidaiain segida
Amabi ordu ta erdiz arribatzen Paris-era
Handik gero Baiona alde berriz airatuko gira
Uztaila-ren lehen aireko, uste dugu Luzaide-ra.

(8)
Arnegui-tik jakina dut uste ez nuen berria
Automobilez estaltzen dela karrika guzia
Arras nekez dela handik Luzaide-rat pasatzia
Mendi gainez hartu beharko haurrian kasi bidia.

(9)
Jendakia, adixkide, baita Luzaidar guziak
Urrun danik bihaltzen tut oraiko konplimendiak
Ez ahantzi egiteko guretzak otoitz nobliak
Zuen ikusteko ditugu, hartzen irrisku aundiak.

(10)
Aitzinago joan gabe orai emen gelditzen niz
Naiz oraino badauket zueri erraiteko anitz
Kalifornian egiazki mintzatzera libro bainiz
Eskualdun sortu, eta azi, eta Eskualdun hilen niz.


CALIFORNIA-TIK, 1970 eke, Martxoa
Juan Cruz Arrosagaray



  


Copyright © 2000 the Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno. All rights reserved. Updated 14 February 2003. E-mail: basque@unr.edu