|
|
||
|
|
“Itzuli-Naiz-Orantxe,” 1970-ko Irailan Juan C. Arrosagaray - Pomona, California AIREA: Bordele Donostian Soldado; edo (Antton eta Maria) biak berdin dira. 1 Itzuli naiz orantxe izanik Europan Kantuz hastera noa hango berrietan; Ez nauzu sartzen ahal dakitan guzitan Limitatu behar dut neure jendakitan. 2 Garazin egin dugu lehen pausaldia Handikan ikasteko aintzina bidia; Ikusi dugularik abantail haundia, Hego alderat hartu hurranen jauzia Bisitatzeko laster Nafarra aldia. 3 Eguerdi aitzinean helduak Arneguyn Aduanaren berri oino ez ginakien; Pasaportak odrian ginituen gurekin Amerikano ditu erakustiarekin Uros ongi etorri zaukuten bai egin. 4 Uztailaren lehena sartzia Luzaiden Ordukotz jendakia zonbait kusi ginuen; Gainerakoak beha gure arribaren Emozioz beterik gu bezala zauden Ainitzak ez ginituen ere ezagutzen. 5 Heieri hurbiltzean musu ta besarka Plazerraren nigarra begitan xortaka; Laster hasi baiginen elgarri solaska Alde guzietarik etxerat gomita, Estimagarria zen gure arribantxa. 6 Okupatuak aski han zonbait egunez Jendaki berriak hor memento guzierz; IIobak muntaturik beren haur ederrez Hoinbeste bazutela ez ginakien ez Gu kontent ikusiz hek azkar osasunez. 7 Aste baten buruan gero Irunera Arrebaren familia han ezagutzera; Azkeneko aldian utzi nuen soltera, Orai haren umeak adinera dira Hiruetarik biga aurten espos dira. 8 Orduan sortzekuak, orai ezkondiak Zonbat itzuli duen geroztik mundiak; Gisa bera gaituzu gu abantzatiak Osasun ta kuraiaz arras higatiak, Gazte itzul baginte zer dantza jauziak. 9 Osasun izaitia zonbat den haundia Eritu arte nekez da estimatzia; Horgatik galdatzen dut Jaunari grazia Otoitz batean sartuz jendaki guzia Luzaz izan dezaten sendo bizitzia. 10 Naturalki den gauza hau baginakien Karesa beroenak beti haur ttipien; Guk ere ilobaso guekin ginuen Jostagarri izan da jendaki guzien Aspaldi ikusteko desiran baitziren. 11 Sei urte eta erdi orai pasatia Legez hartu genuen iloba ttipia; Geroztik egin dugu ahal den guzia Defenditzeko haurra ta hunen auzia Guri esker izan du zuzen den hartzia. 12 Misione serios bat dugu bururatu Egin dugun lanaren frogak eman ditu; Jendakia hurranak denak ezagutu, Besten medisentziak airean botatu Gisa hortan gaituzu oro satisfatu. 13 Gue bisita orai ez dadin ahantzi Bertsu hauk nahi ditut publiko ezarri; Gostu duenak ditzan memorian atxiki Bai eta ere kanta omorez airoski, Hori galdatzen dut nik bihotzez denari. 14 Jendaki, adixkide, hauxe da guzien Guk milaka eskerrak zuen zerbitzuen; Bizi guzian gira zuez orroituren, Agian elkar dugu berriz ikusiren Esperantza hori dut nik konserbaturen. (fini) |
|
|
|