|
University of Nevada, Reno |
|
|
|
Basque Center Grants Summer Travel Stipends USAC/UPV Grants UNR Study Grants Scholarships |
Udako Bekak Begoņa Aretxaga Memorial Research Stipend Euskal Ikasketen Zentroan Ikerketak burutzeko in English en Espaņol 946 euroko ($1,200 US) dirulaguntza eskaintzen dira Euskal Herritik eta beste zenbait lurraldetatik Reno, Nevadara datozen irakasleentzako bidaia ordaintzeko (hegaldia eta beste zenbait gastu). Dirua bidaiaren ordainetan pagatuko da, nahiz eta bisitariak ez duen diru hori jasoko Renora iritis eta aste gutxira arte. Helburua Dirulaguntzaren helburu da euskal gairen bat ikertzeko gogoa duen ikertzaileren batek Renora bidaia dezan erraztea. Renoko liburutegiak dituen materialekin bat datozen ikerketa-asmoek izango dute lehentasuna. Bestalde, ingeles ikastaro trinkoetara joateko aukera du bekadunak, Renon dagoen bitartean. Iraupena Egonaldiaren iraupena bekadunak berak aginduko du, baina hiru astekoa izango da gutxienez. Gastu erantsiak Bekadunak gainerako gastuok hartu beharko lituzke kontuan: Egoitza. Apartamentuan ($400 eta $600 dolar artean hilean; aukeran, egonaldi luzea denean), edo hotelean ($40 eta $50 dolar artean, eguneko). Egoitzaren ERRESERBAK ALDEZ AURRETIK EGIN BEHARRA DAGO! Faborez, aurrez jakinaraz iezaguzu egoitzaz gu arduratzea nahi izanez gero. Ingeles ikastaroak unibertsitateko Intensive English Language Center-en (egunean 4 ordu), ohiko matrikula-saria, $900 bost asteko uda-ikastaroa (UPV-EHUko irakasleek %25eko beherapena izango dute). Berri gehiago web-gunean: http://www.unr.edu/ielc Asegurua ez dago barne. Bidaiariek beraiek egin beharko dute asegurua, osasun arazoek eta larrialdiek ekar litzaketen gastuak galarazteko. Eskaera Eskatzaileak ikerketa-proiektuaren proposamena bidali behar du (orrialde bat edo bi), jakingarriak erantsiz eta curriculum vitae-arekin batera, ondoko helbidera: Joseba Zulaika Center for Basque Studies / 322 University of Nevada, Reno Reno, Nevada 89557-0012 USA Fax: 775.784.1355 e-mail: basque@unr.edu Eskaerak aurkezteko azken eguna, martxoaren 15a. |
|
|
|